Ariadna Uve
Ariadna Uve

Ezinezkoa da Jainkoa hiltzea, baina Pachamama erailtzea posible da

/
Share

In aliis linguis

(Itzulpena: Ariadna Uve. Berrikuspena: Raúl Lozano.)

Blas de Otero poeta miresgarriak larriduraz oihukatzen zuen: “Hemen ez da Jainkoa ere salbatzen, hil egin zuten”.

Eta Nietzche filosofo nihilista eta poeta handiak honela zioen gogoetatsu: “Jainkoa hilda dago, nork hil du?: guk denok hil dugu”.

Nietzchek ere zioen: “Jainko guztiak hil behar dira”. Hale ere, nik uste dut jainko zehatz batzuez baino gehiago, Jainkoaren ideiaz ari zela, existitu diren eta oraindik existitzen diren erlijio anitzen interpretazio ezberdin eta berezi bakoitzean.

Baina nire iritziz, ezinezkoa da Jainkoa erailtzea, existitzen ez delako eta existitu ez delako, historikoki Jainkoaren ideia zapaltzailea bakarrik existitu delako.

Hil edo erail daitekeena, eta, benetan, hiltzen ari direna (zorionez), gizaki batzuek besteek asimilatzeko egina izan den Jainkoaren ideia hori da. Zoritxarrez, baina, Jainkoaren ideia berri batek ordezkatzen du: kontsumismoak, eta hazkunde ekonomiko-oligarkiko-global-mugagabea.

Nolanahi ere, nire ustez, jainko bat existitzekotan hau izango da, edo, hobeto esanda, hau bakarrik izan liteke natura, biosfera, Pachamama, gure ingurua, bertan gure hurkoak barne, hau izango da zaindu eta gurtu beharko den Jainkoa, bizirik irauteaz gain, ongi, osasuntsu eta zorionez bizi nahi badugu.

Baina gure agintariak dira, paradoxikoki demokratikoki aukeratu ditugula uste dugunak —megakorporazioen menpeko aliatuak— Jainko hau, gure inguru natural eta osasuntsuaren Pachamama hau, hiltzen ari direnak. Eta erailketa bat da —borborka, etengabe eta bere buruaz beste eginez— agintari eta megakorporazio horiek egiten dutena, hazkunde ekonomiko-oligarkiko-global-mugagabea nabarmen goratuz.

Egia esanez, hazkundearen goratzea gure planetaren azalean dagoen bizitzaren buruhilketa goratzea baino ez da.

Ariadna Uve
Ariadna Uve
Click to rate this post!
[Total: 0 Average: 0]
Share

Miembro de Ecologistas en Acción, doctor en Geografía e ingeniero técnico forestal. Miembro fundador de la primera asociación ecologista de Valencia, AVIAT.

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Artículo anterior

Bioekonomia, planetarako irtenbide jasangarria da?

Lo último de Blog

Hazkundearen teokrazia

[Manuel Casal Lodeiro] Gure herrialdeetako politika garrantzitsuenak, gainontzeko politika guztiak baldintzatzen dutenak, hau da, politika ekonomikoak,