Red de Futuros Indígenas
Etorkizun Indigenen sarea 2021ean jaio da. Ambulantek, British Council-ek eta Hackeratze Kulturalak antolaturiko “Krisi Klimatikoa hackeratu: etorkizuna indigena da” narratiben laborategiaren uzta da. Prozesu horretan, lurraldearen defendatzaile diren hizlariak ahaleginak batu zituzten komunikazio komunitariotik norberaren erresistentziak indartzeko. Ikuspegi kritiko batekin, diskurtsoaren analisiaren tresnak, sareen mapatzea, imaginazio narratiboa eta hackeratze kulturala ikasi zuten.
Herri indigenak aldaketa klimatikoa gutxien eragin dutenen artean aurkitzen gara, larrialdi honen ondorioen aurka ekarpen ekosistemiko gehien eskeintzen ditugunak gara, eta hala ere, ondorio tamalgarrienak sufritzen dutenak gu geu gara.
Krisi planetario honi buruzko hizketaldiak ikustezinak bihurtzen ditu gure ahotsak, gure jakintzak, gure itxaropenak. Horregatik, gure aniztasunean eta geografia desberdinetan, antolatzen ari gara krisi klimatikoari buruzko narratibak hackeatzeko.
Lurraren sendaketari bizitzaren eta lurraldearen defentsa deitzen diogu. Egoera larri honen aurrean, beharrezkoa ikusten dugu krisia geure hizkuntzetatik eta gure kosmobisioetatik izendatzea, gure komunitateekin elkarrizketatzea, baina baita ere ikusgarria bihurtzea denok dugun etorkizunak eraiteko erantzunkizuna.
Etorkizun Indigenak Manifestua: Krisi klimatikoaren garaian, etorkizuna da defendatu beharreko lurraldea
(Aurrez FuturosIndigenas.org-en argitaratua. Itzulpena: Joseba Barriola.)
Lehorte elektoral honen erdian, erresistentzia narratiboen sare bat sortu da. Gure etorkizuna planetan, gure bizitzak eta lurraldeak arriskuan jartzen dituen krisi klimatikoaren aurrean, hogei herri indigena baino gehiagoko ordezkariak antolatu gara larrialdi honi aurre egiteko. Gogoak berlandatzeko, bihotzak indigenekin batzeko.
Lurraldea defendatzen dugu, gure izateko eta egoteko modua; ahaleginak eta bihotzak batzen ditugu komunikazio ekintzen bidez eta bizitzaren defentsarako narratibak sortuz. Kiliwa, Cucapà, Nahua, Acolhua, Tzeltal, Tzotzil, Ñu Svi, Hñatho, Amuzga, Purépecha, Ayuuk, Afrodescendiente, Zapoteca, Popoluca, Maya, K’iche´, Wayuu, Zoque Etorkizun Indigena [#FuturosIndígenas] gisa izendatzen gara eta sorbidean gaude.
Sarraski, ekozidio eta genozidio garaietan
Pandemiak, arpillatzeak, muturreko lehorteak, sute handi hedatuak, airearen kutsadura, uragatiko gerrak, gosete erregionalak, suntsipen klimatikoak beharturiko komunitateen lekualdatzeak, ekosistemen suntsiketak, espezien desagertze masiboak, ezarritako heriotz garai hauetan, antolatzen ari gara.
Milaka urtetan Lurrean bizitza defenditu dugun herrien ahotsok badugu partekatzeko itxaropen bat: krisi klimatikoari aurre egiteko alternatibak badaude, bizirik daude.
Herri indigenok gordetzen dugu eta lantzen dugu aniztasun linguistikoa, kulturala, espirituala eta planetaren gainontzeko biodibertsitatearen %80a. Gure lurraldeetan, Ama Lurrarekiko begirunea eta elkarrekikotasunaren praktiketan, ari gara etorkizunen taupadak lantzen, baina gu sarraskitzen ari dira.
Krisaldia ondorioa da
Gaur egun planeta osoa mehatxatzen duen katastrofe klimatikoa gure lurraldeetara duela 500 urte iritsi zen gaixotasun baten sintoma da. Gure aurrekoen artean hamarnaka milioi sarraskitu zituen kolonizazioa da. Lurra zatikatu, mugak ezarri eta gure aniztasuna suntsitu nahi duten Estatu-nazioak
dira. Arrazakeria da eta patriarkadoa, lurraren koloreko gorputzak asesinatzen gaituzte, baztertzen, zapaltzen eta txiro bihurtzen. Kapitalismoa da, dirua bizitzaren gainetik jartzen bait du: espiritu hutsalkeria hori da, sinistaraz nahi digu akumulazioa infinitoraino haz daitekeela planeta finito batean.
Progresoaren, garapenaren eta bere geopolitikaren katastrofea, gure komunitateetara eta herrietara iristen da meategiak moduan, monolaborantza, megaproiektu, trenak eta hotelak, hozkailu erraldoien industria, hidroelektrikoak, hiri bertikalak, inposatutako erlijioak, janari zaborra, zaborra elektorala. Are gehiago ere, beroketa globala arintzeko promesa bezala eta konponbide teknologiko gisa iristen dira eta osagai bezala gaixotasun berbera eman nahi digute.
Badakigu krisi klimatikoa ondorio dela, mundua gobernatzen duten egiturazko
desberdintasunaren sistemen ondorioa.
Berriki egindako azterketetan erakusten da pertsona bakoitzeko negutegi efektuko gasen ixurpenen soberakinaren %92a herrialde aberatsetan ematen dela eta bere kontsumo-eredu sostengaezina dela. Bost planeta-lur behar dira gizadiarem nahia USAko hiritarren bataz besteko kontsumoa lortzea bada, baina bizi nahia balitz indigena baten kontsumoaren araberakoa, planetaren muga barruan egongo ginateke. Zer esaten digu honek etorkizunari buruz?
Gure proposamena ez da iraganera itzultzea. Ez dugu erromantikoki begiratzen prekarietatea. Ez diogu inori existentzia ukazen. Ez diogu inori desenkusatzerik eskatzen. Dei egiten dugu hondamen-makina hau gerarazteko erantzunkizuna hartzera.
Lurraren sendaketa
Lurraren sendaketari bizitzaren eta lurraldearen defentsa deitzen diogu. Izendatzen dugu uraren eta energiaren kudeakea komunitarioa, lurralde autonomiak, gobernu indigenak, aniztasun liguistikoaren berreskurapena, gure identidadearen defentsa, memoria eta justiziaren bilaketa, migratzea mugarik gabe, artoa ereitea, denbora-ziklikoetara itzultzea, aiton amonen jakinduria ohoratzea, etortzeko diren belaunaldien etorkizuna defendatzea, beste espiritualitate formak praktikatzea, auzoan eta komunitatean festak antolatzea. Goiari eusten jarraitzea.
Ura, elikagai eta lur nahikoa badago personak eta bizitza guztiak duinatsunez bizi daitezen Mexiko deituriko lurralde honetan, Lurra deituriko etxe amankomun honetan. Gure etorkizuna lotzen duten bizitza sistemak berpiztu ditzakegu. Baina aldaketak erroetakoa behar du izan. Zeren krisi bakoitzaren ondoren ez dugu normalitatera itzuli nahi, lurrara itzuli nahi dugu.
Krisi klimatikoaren garaietan
etorkizuna defendatu beharreko lurraldea da
#FuturosIndígenas
Abya Yala, 2021eko ekainan.