Krisia ez da sekula amaituko
petrolio gordinaren ekoizpena ezin delako gehitu
Krisia ez da sekula amaituko
kalitate txarreko petrolioa (gainontzeko petrolioak deitua) bakarrik gehitu daitekelako
eta bera ere ez gehiegi eta ezta ere luzaroan
Krisia ez da sekula amaituko
energiaren balorea txanponetan kontatu beharrean
energia itzulkin-tasan neurtu behar litzatekeelako
Krisia ez da sekula amaituko
beherantz eta azkar dioalako itzulkin-tasa hau
Krisia ez da sekula amaituko
bene-benetan energiak agintzen diolako ekonomiari
Krisia ez da sekula amaituko
energia ez delako beste produktu bat gehiago
produktuak eskuratzeko ahalmena ematen digun jainkosa baizik
Krisia ez da sekula amaituko
ikatzak ezin duelako gehienetan petrolioa ordezkatu
Krisia ez da sekula amaituko
gasak ezin duelako ikatza gehienetan ordezkatu
Krisia ez da sekula amaituko
uranioak ezin duelako gasa gehienetan ordezkatu
Krisia ez da sekula amaituko
berriztagarriek ezin dutelako uranioa ordezkatu
Krisia ez da sekula amaituko
animaliek ezin dituztelako berriztagarriak ordezkatu
Krisia ez da sekula amaituko
gizakiok ezin ditugulako gainontzeko kargarako animaliak ordezkatu
ordezkatu beharko baditugu ere!
Krisia ez da sekula amaituko…

[…] izitien garrantzixe, berpizkundie, azkeneko berri batzun ustel useixe, Jainko Ateoaren –Krisia ez da sekula amaituko (15/15/15 aldizkaritik aterata)… Joan Baez, Berri Txarrak, Joxe […]